"Euskara, kantua eta alaitasuna" maite dituzten herritarrak gonbidatu dituzte Xumelarekin bat egitera

Txintxarri Aldizkaria

Sanpedroetan kantu jira egin ohi dute Xumelako kideek.

Datorren asteko astelehenean ekingo diote ikasturteari Xumela koruko kideek. Oriarte Landaberri institutuko musika gelan elkartuko dira 19:20 aldera eta 20:30ak arte abestuko dute, lagunartean. Talde irekia dutela jakinarazi dute: "Gonbidatuta dago gurera batzera euskara, kantua eta alaitasuna atsegin eta maite duen edozein herritar". Hastear duten kurtsoa berezia izango da, elkartzen hasi zirenetik hogei urte beteko direlako udazkenean. Urtemuga horren bueltako ekimen berezia prestatzen ari direla aurreratu dute.