Kontzertu solidarioa antolatu dute piratek

Txintxarri Aldizkaria

Ekimen solidarioa aurrera eraman du ASPANOGI Elkarteak, Andatza plazan. Radio Rebelde musika taldeak girotu du hitzordua. 

Larunbat arratsaldean elkartu dira piratak, Andatza plazan. ASPANOGI elkartearen lana ezagutzera emateko asmoz, informazio karpa ipini dute, enparantzako kiosko parean. Horrekin batera, salgai jarri dituzte produktu solidarioak: motxilak, boligrafoak, tote bag-ak, eta abar. Dohaintzak egiteko aukera ere eskaini dute. Herritar dezente gerturatu da diruz laguntzera edota informazio jasotzera, eta denek ala denek eraman dute bueltan elkartearen globoa. 

Kideek jakinarazi duenez, Gipuzkoan minbizia duten haurren eta haien senideen bizi-kalitatea hobetzeko lanerako bideratuko dute bildutako dirua, hots; gizarte, psikologia eta hezkuntza arloko laguntza eta akonpainamendua indartzera. 

Hitzordua musikatzeko, Radio Rebelde taldeak kontzertua eskaini du, bien bitartean. Kantutegi zabalaz baliaturik, orotariko abestiak interpretatu dituzte, euskaraz zein gaztelaniaz. Oso eskertuta agertu da Iruñeko bikotearekin ASPANOGI elkartea hirugarrenez animatu baitira horrelako ekitaldi batean eurekin aritzera. 

Erlazionatuak

Radio Rebelde taldeak girotu du hitzordua

Txintxarri Aldizkaria ira 06, 11:45 Gizartea