Ez zen ohiko eguna, izan ere, adin ezberdinetako judokak astelehen, asteazken eta ostiraletan egingo dituzte entrenamenduak. LH1etik LH3rako gaztetxoak 18:00etatik 19:00etara izango dute saioa; LH4tik DBH2ra, 19:00etatik 20:00etara eta gainerako kirolariek, 20:00etatik 21:00etara.
Gorka Aristegi taldeko entrenatzaileak azaldu digunez, kirol honetan lehen urratsak eman nahi dituztenek ateak irekiak dituzte. Entrenamendu egunetan tatamira hurbildu edo 651 70 22 85 zenbakira dei dezakete kirola probatu nahi dutenek.
Urrian, lehiaketak
Lasarte-Oriako Kirol Elkarteko judokak poliki poliki martxa hartu eta lehen txapelketei aurre egiteko prestatuko dira taldeko prestatzailearen hitzetan.
Kadeteak izango dira lehenak tatamian borrokatzen. Herriko ordezkariak, urriaren 3an, euren mailako Espainiako Kopako jardunaldian parte hartuko dute Santanderren, Kantabrian.