Ostadar SKTko Atletismo saila, lanerako eta talde berriak sortzeko prest

Txintxarri Aldizkaria

Ostadar Atletismo eskolako kideak Nazioarteko krosean. Arg.: Ostadar Atletismoa.

Ostadar Atletismo saileko kideak entrenamendu saioekin hasteko atzerako kontaketa hasi dute. Gaur, hilaren 7an, eskolarteko zein maila federatuko kirolariak batuko dira Atsobakar kirol guneko pistan

Urri aldera hasiko dute lehia eta ordurako gorputzak prest izateko ederki lan egingo dutela adierazi dute taldeko arduradunek.

Bestelako taldeak

Aurten, gainera, berrikuntza batekin dator atletismo atala. Pista edo kroseko lehiaketetaz aparte, adin ezberdinetako korrikalariei zuzendutako lan saioak egin nahi dituzte. Amaia Andres entrenatzaileak azaldu modura, duela urte batzuk emakume talde batekin lanean hasi zen. Helburua herri lasterketetan parte hartzea. Orain gizonezkoei ere ateak ireki nahi dizkiete.

Era berean, oposizioak edo Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako Graduko sarrera proba prestatzeko entrenamenduak ere eskainiko dituzte.  

Jarduera horien gaineko informazio gehiago jaso nahi dutenentzat, 667 04 87 56 telefono zenbakia jarri du eskura taldeak.