Aitor Mansok Euskadiko Mendiko txapelketako hitzordua du bihar Diman

Txintxarri Aldizkaria

Aitor Manso bere Talex M3an, Gorlako igoeran lehian. Arg.: Leire Ruesga.

Udako etenaldiaren ostean, Euskadiko Mendi txapelketako lehiak Diman (Bizkaia) izango du jarraipena, bihar, hilaren 5ean

47 parte hartzailek eman dute izena Dimako igoeran eta horien artean da Aitor Manso herritarra. Probako podiumeko gorenera igotzeko aurkari gogorrak izango ditu lasarteoriatarrak Joseba Iraola bizkaitarra eta Josu Beitia arabarra; biak kategoria handiagoan izango dira lehian, 10. eta 11. mailan.

Herritarra txapelketako sailkapen nagusian lehen postuan da 138 punturekin eta zazpi puntu gutxiagorekin Beitia da bigarren.