Radio Rebelde taldeak kontzertu solidarioa emango du gaur Andatza plazan

Txintxarri Aldizkaria

ASPANOGI elkarteak iragarri du ekimen solidarioa aurrera eramango duela gaur arratsaldean, 18:30ean. Musika taldearen emanaldiak iraun bitartean informazio karpa bat jarriko du plazan. Bertaratzen direnek elkartearen lana gertutik ezagutu, produktu solidarioak erosi edo dohaintza bat egin ahal izango dute bertan. Bildutako dirua Gipuzkoan haur minbiziaren prozesua bizi duten familiei eskaintzen dien gizarte, psikologia eta hezkuntza arloko laguntza eta akonpainamendua indartzera bideratuko dute.

ASPANOGIko kideek eskerrak eman dizkiote Radio Rebelderi, hirugarren urtez ekimenean parte hartzeko prestutasunagatik. Halaber, Lasarte-Oriako eta inguruko herrietako bizilagunak Andatza plazara joatera eta musikaz eta elkartasunez beteriko arratsaldeaz gozatzera animatu dituzte.