2026ko abonamenduan igerilekuko sabaiaren konponketaren ondorioz zerbitzua eman ezin izan zen aldiari dagokion konpentsazio ekonomikoa aplikatuko da.
Banku helbideratzearen bidez ordaintzen duten abonatuei automatikoki kobratuko zaie abonua. Banku txartelaren bidez ordaintzen dutenek, aldiz, bi bide izango dituzte ordainketa egiteko: Maialen Chourraut Kiroldegiko bulegoan edo udal kirol sailari aurrez eskatuta, (kirolak@lasarte-oria.eus) Kutxabank bulegoan, udal kirol saileko banku kontura diru sarrera edo banku bidezko transferentzia egitea.
Era berean, Kirol Zerbitzuetako arduradunek erabiltzailean bere egoera ekonomikoa hilaren 30a baino lehen erregularizatu beharko dutela jakitera eman eta ohartarazpen bat ere egin dute; hilaren 11rako izapidea egitea komeni da. Ordurako dagokion ordainketa egin ez dutenei udal kirol instalazioetarako sarbidea baliogabetuko baitzaie.
Sailak eskerrak ematen dizkie abonatu guztiei.
Neguko ordutegia
Bestalde, Lasarte-Oriako kirol instalazioek hilaren 1etik aurrera neguko ordutegia dute martxan.
Maialen Chourraut kiroldegia astelehenetik ostiralera, 07:00etatik 22:30era egongo da irekia. Igerilekua 07:00etatik 12:30era eta 14:00etatik 21:30era erabili ahalko dute abonatuek eta sauna, aldiz, 09:00etatik 12:30era eta 15:00etatik 21:00etara.
Larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara izango ditu ateak irekita kiroldegiak eta igerilekua, aldiz, 09:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara; igande eta jaiegunetan, 09:00etatik 13:00etara.
Bulegoko arreta orduak astean zehar, 09:00etatik 13:00etara eta asteazkenetan, 17:00etatik 19:00etara izango dira.
Michelin eta Atsobakar kirol guneak, aldiz, astelehenetik ostiralera 15:30etik 22:30era erabilgarri izango dira; larunbatetan, 09:00etatik 20:00etara eta igande zein jaiegunetan, 09:00etatik 13:00etara.