Beltzak Rugby eskolak, jokalari berriei ateak irekita

Txintxarri Aldizkaria

Beltzak RTko gaztetxoak topaketa batean lehian.

Beltzak RTko errugbi eskola martxan dago. Hilaren 2an, 14 urtez azpiko mailako gaztetxoek denboraldiko lehen saioa egin zuten Atsobakar kirol gunean eta hilaren 4an, 18:15ean, 10 eta 12 urtez azpikoen txanda izango da. Urtean zehar izango dituzten topaketetarako prestatzen hasi dira gazteak

Klubeko arduradunek jakitera eman dutenez, hil honetan zehar, ostiraletako saioak kirolean trebatu nahi duten 2018 eta 2013 urte arteko haurrei irekiak izango dira. Beltzak RTko kideek Lasarte-Oriako gaztetxoak gonbidatzen dituzte saio irekietan parte hartzera.