Azken zuzengunean erabakitako garaipen estuak izan ziren hainbat lasterketetan. Federation Anglo Course France sarian, esate baterako, La Bourgeoise-Fouton, Klima-Merille eta Faust de Pecos-Cadel bikoen arteko borroka azken metroetan erabaki zen. Lehena izan zen garaile.
Eta eguna ixteko ere, Penrhead-Melgarejo, Gast a Gast-Janacek eta kanpotik zihoan Woodwoodwed-Rodriguezen lehiak azken momentura arte adi mantendu zituen zaletuak. Lehenek eskuratu zuten saria.
Bigarren edo hirugarren lasterketean kasuan, aldiz, arazorik gabe eta alde handiarekin gailendu ziren Don Bosco-Julia Zambudio eta Mini George-Vaclav Kanacek.
Lehia handiak
Abuztuan, aldiz, hitzordu garrantzitsuak jokatu ziren Hipodromoan eta saio zirraragarriez gozatzeko aukera izan zuten zaletuek.
Urrezko kopa zela eta, ikuslez bete ziren harmailak hil horretako 15ean. Erritmo biziko proban, erasoa jo zuen Sirjan-Ricardo Sousa bikoa atzean utzita, Espoir de Avenir eta Enzo Corallo izan ziren garaile.

Aste bete lehenago, Maria Cristina Hotela sarian Queen of Science-k eta Vaclav Janacek-ek ongi eutsi zioten Darkava-Sousaren erasoari.
Abuztuko sari nagusietako zein hilaren 2ko irabazleak honakoak izan dira:
|
HILAREN 2KO IRABAZLEAK • Gran Hipodromo de Andalucia saria • R. Sociedad de Carreras de Caballos de Sanlucar de Barrameda Saria • Hipodromo de la Zarzuela Saria • Federation Anglo Course France saria • Hippodrome de La Teste de Buch |
SARI NAGUSIETAKO IRABAZLEAK • Maria Cristina Hotela Saria • Urrezko Kopa • Eusko Jaurlaritza Saria • Nazioarteko Kriteriuma |