Eneko Sanchez Iraola herritarra, Usurbik KEko lehen taldearekin lanean

Txintxarri Aldizkaria 2026ko irailaren 3a

Eneko Sanchez Iraola, partida batean erasoan. Arg.: E.M. Studio

Eskubaloiko Lehen Nazional mailan lehian ari den Usurbil KEk denboraldiaurrea hasi zuen abuztuaren 3an. Saio ezberdinak egin dituzte jokalariek eta horien artean, Eneko Sanchez Iraola herritarra. Azken denboraldian izandako bilakera bikainaren ondorioz, lehen taldearekin ari lanean

Usurbil KEko harrobiko jokalaria da Sanchez; alebin mailan hasi zen jokoan. Iaz jubenil mailako taldearekin Gipuzkoako txapeldunorde izan zen eta kadetearekin, aldiz, Euskal Ligara igoera eskuratu zuen.

Alvarezek ilusio handiz bizi du taldeak eskainitako aukera: "Lehen taldearekin entrenatzea sekulako motibazioa da niretzat. Txikitatik ikusi ditut jokalari hauek, eta orain haiekin pista partekatzea oso berezia da".

Herritarrak kantxara irteteko aukera iristen denean prest egoteko, lanean jarraitu eta entrenamendu bakoitzean ahalik eta gehien ikasi behar duela argi du. 

Debuta posible

Lurralde mailako taldean lizentzia izango duen arren, lehen taldeko entrenatzaile Iñigo Morenok Sanchezen bilakaera aztertu eta bere ustetan ez litzateke euztekoa izango Lehen Nazional mailan lehen minutuak egitea: "Gure lana da harrobiko jokalariei aukera ematea, baina aukera hori lana eginez irabazi beharda. Enekok eguneroko konpromisoa erakusten badu, ez nuke baztertuko aurten Lehen Nazional mailan debuta egitea".