Matrikulatzerako unean 10 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu nahi dutenek, eta gero, hilero beste 35 euro.
Ver esta publicación en Instagram
Salsa eta batxata dantza estiloak ikastera bideratutako ikastaroa abian jarri nahi dute Lasarte-Orian. Horretarako izen ematea ireki dute eta jakinarazi dute kurtsoari ekingo diotela urria hastearekin batera. "Eskolen berezitasuna da denek bai 'lider' (eramaten duen pertsona) bai 'follower' (jarraitzen duen pertsona) rolak ikastea da, hau da, genero rol horiekin haustea", zehaztu dute antolatzaileek. Erabiltzaileentzat hasieran "zaila" izan daitekeen arren, "alde positibo ugari" ditu: "Inklusioa, bi rolen ezagutza, beste rolarekiko enpatia edota denek elkarrekin dantzatzea".
Matrikulatzerako unean 10 euro ordaindu beharko dituzte parte hartu nahi dutenek, eta gero, hilero beste 35 euro.
Ver esta publicación en Instagram