Udaran pilak ederki kargatu ostean, entseatzen hasteko irrikaz daude Alboka Abesbatzako kideak. Jakinarazi dute ostegun arratsaldean egingo dutela aurreneko saioa, Mirentxun, 20:00etatik aurrera. 16 eta 60 urte arteko ahots berriei irekita daudela ohartarazi dute: "Ez da beharrezkoa abesten jakitea edo esperientzia izatea; guk irakatsiko dizuegu!". Koruan parte hartu nahi dutenei proba labur bat egingo diete hasi aurretik.