Ikasturtea hastear dute Alboka Abesbatzako kideek

Txintxarri Aldizkaria 2026ko irailaren 1a

Udaran pilak ederki kargatu ostean, entseatzen hasteko irrikaz daude Alboka Abesbatzako kideak. Jakinarazi dute ostegun arratsaldean egingo dutela aurreneko saioa, Mirentxun, 20:00etatik aurrera. 16 eta 60 urte arteko ahots berriei irekita daudela ohartarazi dute: "Ez da beharrezkoa abesten jakitea edo esperientzia izatea; guk irakatsiko dizuegu!". Koruan parte hartu nahi dutenei proba labur bat egingo diete hasi aurretik.

Ikasturteko entseguak astelehen eta ostegunetan egingo dituzte Albokakoek, Mirentxun, 20:00etatik 21:30era.