Reala denboraldiaurreko egonaldia egin du Erresuma Batuan. Entreanmendu saioez gain, Matarazzoren taldeak bi lagunarteko jokatu ditu eta biak irabazi ditu. Jon Martin herritarra lehen hamaikakoan izan zen bi neurketetan; atsedenaldian eta bigarren zatiko 66 minutuan, zelaia utzi zuen hurrenez hurren.
Wolverhampton Wanderers (1-2) eta Aston Villa (2-4) izan zituzten aurkari eta ederki jardun ziren txuri-urdinak. Bi norgehiagoketan 1-0ko markagailuari itzulia eman zioten donostiarrek.
Astiazaranen gola
Sansek, aldiz, Zubietan jokatu zituen bere bi hitzorduak. Pau eta Eibar izan zituen aurrez aurre eta emaitza ezberdinak izan ziren.
Txuri-urdinak nagusi izan ziren Paueko taldearen aurka. Lander Astiazaran hamaikakoan izan zen eta markagailua ireki zuen gola egin zuen herritarrak.
Eibarren aurkako neurketa, aldiz, bestelakoa izan zen. Ederki borrokatu behar izan zuten bi taldeek eta Eibarrek lehen zatia amaitzear zela, penaltiz lortu zuen neruketako gol bakarra. Astiazaran bigarren zatian sartu zen.