Tourreko porra amaituta, abuztuan Espainiako Vueltakoa dator

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 29a

Ekainean egin zen Giroko sari banaketa. Arg.: Ostadar SKT.

Pariseko Champs-Élysées etorbidean amaitu zen hilaren 26an, Frantziako Tourra. Tadej Pogacar txirrindulariak bosgarren aldiz irabazi zuen lasterketa. Txirrindulari guztiaz helmugara iristearekin batera, Ostadar SKTk antolatzen duen Tourreko porrako azken sailkapena argitara eman zen

 

Horren arabera, lehiaketako irabazle izan da Gorabehera boletoa; 600 euro jasoko ditu. Eta bigarren postuan, Unai Morales sailkatu da; 300 euro lortu ditu.

Horiez gain, kirol elkarteak urdaiazpikoen zozkako irabazleak ere jakitera eman ditu. Peixoto, Drago, Leto Ola, Leopoldo Gutierrez, Paco Etxeberria eta Niessen txartelak izan dira zortekoak.

Denda eta komertzioen artean, Larrañaga Harategiak lortu ditu puntu gehien. Bertan egingo da sari banaketa irailean. Ostadar SKTko kideek aurreratu dutenez, Tour eta Espainiako Vueltako porren sariak orduan banatuko dituzte zehazteke dauden egun eta orduan.

Espainiako Vueltako txartelak

Eta Espainiako Vueltako porra izango da urteko azkena. Itzulia abuztuaren 22an, larunbata, hasiko da Monacon (Monaco) eta lehiaketako parte hartzaileek txartelak hil horretako 18tik aurrera egiteko aukera izango dute. Ohiko tabernetan  22:00ak arte bete ahalko dira boletoak eta sarean, aldiz, hilaren 23ko 10:00ak arte.

Kirol elkarteko kideek azaldu dutenez, azken modu hori kudeatzeko aplikazio berria ezarri da eta txartelak bete eta jarraipena egiteko errazagoa da. Horrez gain, tresnan moldaketa berriak egin direla jakitera eman dute:

  • Boleto bat baino gehiago egiterakoan horiek “karritoan” geratzen dira eta hauek ordainketa bakarrean ordaindu ondoren “karritoa” hustu egingo da.
  • Zehaztutako datara arte, internetez egindako boletoak aldatzeko aukera izango dute erabiltzaileek.
  • Urdaiazpikoen zozketetako zenbakiak sailkapen nagusian ikus daitezke. Bilatzailean “urdaiazpikoa” jarriz gero 6 postuak agertuko dira.
  • Lau porren sailkapen nagusia ere etapaz etapa eguneratzen da.

Irailaren 13an jakingo da Vueltako zein Lau porren irabazlea.