Egun osoko egitaraua San Inazio jaiak berreskuratzeko

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 30a

Ederki gozatu zuten paella janaz 2023ean.

Hilaren amaiera ate joka dugu eta Basaundi bailarako auzokideak San Inazio eguna ospatzeko prest daude. Auzoko obrak direla eta azken urteetan antolatu ezin izan diren jaiak, berreskuratuko ditu La Esperanza auzo elkarteak Udalaren laguntzaz. Hilaren 31an, ostiralarekin, egun osoko egitaraua antolatu du, herritarrek adin guztietarako jarduerez gozatu ahalko dute

Hilaren 31an, San Inazio eguna dugu. Gipuzkoako hainbat herrietan eta auzoetan hamaika festa izango dira eta gure herruan ere, Basaundi bailarako auzokideek egun seinalatu hori ospatuko dute ostiralean.

Auzoko etxebizitzak zaharberritzeko lanek azken bi urteetan jaiak ospatzea egotzi badute ere, obrak amaituta, indarrez itzuliko dira egun osoko egitarauarekin.

La Esperanza auzo elkarteak eta Lasarte-Oriako Udalak eta sinatutako lankidetza hitzarmenaren parte dira, besteak beste, Karmengo zen San Inazioko jaiak. Helburuak auzoko bizitza suspertzea eta bertako biztanleen artean sakon errotutako ospakizunak berreskuratzea dira.

Txus Alonso Jaietako zinegotziak jaietako hitzordu horiek berreskuratzearen garrantzia azpimarratu du: "Ilusio berezia egiten zigun Basaundiri San Inazio jaiak itzuli ahal izateak. La Esperanza auzo elkartearekin izandako lankidetzari esker, Lasarte-Oriako auzo jaietako bat berreskuratzea lortu dugu”.

Martxa arautua, txistulariak, haurrentzako jolasak, toka eta botea, txaranga, paella, mus txapelketa, xake txapelketa, gaztelu puzgarriak, haurretzako merienda, zumba saioa, txistorra edo kontzertuak.  Basaundi auzoan goizetik ordu txikiak arte, jai giroa nagusi izango da eta auzokide zein herritarrek zer egin eta zer dastatu izango dute.

Uztailak 31, Egitaraua
  • 09:00etan, Martxa arautua, irteera Basaundi plazatik.
  • 10:00etan, Txistularien diana, Oria eta Basaundin zehar.
  • 11:45ean, Haurrentzako jolasak, Basaundi plazan.
  • 12:00etan, Jolas herrikoiak Buruntz-Azpiren eskutik: Toka eta bote, Basaundi plazan.
  • 13:00etan, Txaranga, Basaundi auzoan.
  • 14:00etan, Paella jan herrikoia (15€), Basaundiko plazan.
  • 15:30ean, Mus txapelketa, Basaundi plazan.
  • 16:00etan, Xake txapelketa Erlantz Sanchez-ekin, Goiko plaza.
  • 17:00etan, Gaztelu puzgarriak, Basaundiko plazan.
  • 17:30ean, Haurrentzako merienda eta jolasak, Basaundi plazan.
  • 18:30ean, Zumba Master-Class Saito Gym-ekin.
  • 19:00etan, Txistorra jan herrikoia, Basaundi plazan.
  • 20:00etan, Arka Rock Bertsioak, Basaundi plazan (agertokian)
  • 22:00etan, StereoRock musika taldea, Basaundi plazan.
  • 00:00etan, Dantzaldia Ibai Berriak taldearekin, Basaundi plazan.

La Esperanza auzo elkarteak eta Lasarte-Oriako udalak herritar guztiak animatu nahi dituzte Basaundira hurbildu eta jaietan parte hartzera.