Ligako bederatzigarren jardunaldian, Getxoko Estropaden XVIII. Ikurriña-J.A. Agirre Lehendakariaren XXII. Omenaldia proba lehiatu zen hilaren 26an, Getxon (Bizkaia).
Lehen txandan, Orio Orialki eta Enara Arruti herritarraren Nortindal Donostiarra ontzien arteko borroka izan zen estropadako joanekoan. Haizea eta olatuak gaindituz, bi eskifaiak gertu ibili ziren lehen luzearen bukaeran eta ziabogara segundo bateko aldearekin iritsi ziren. Biek arazoak izan zituzten maniobratik ateratzerakoan eta etorrikoan, mirotzek hobeto irakurri zuten itsasoa, olatuz olatu helmugara iritsi zen (11.43,74) Bantxa (11.53,48) eta gainerako aurkariak atzean utzita. Donostiarrek, gainera, Hibaika gertu izan zuten amaieran, 11.54,08.

Donostia Arraun Lagunak, San Juan CMO Valves eta Tolosaldearen artean ere izan zen lehia bigarren estropadan. San Juan eta Tolosaldeak estropada burua hartu zuten txandaka, baina Aiora Belartieta kide duen Donostiako ontziak ziabogara iritsi baino lehen hartu lortu zuen lehen postua. Eta ziaboga egiten lehena izan zen (05.51) beste bi lehia kideen aurretik; Tolosaldeak 05.54 egin zuen, San Juanek, aldiz, 05.56.
Itzuleko lehen zatian Tolosaldeak harrapatu zuen Lugañene. Baina bigarren kalera jo eta bertako olatuez baliatuz, Donostia Arraun Laguna-ek pixkanaka aldea ireki eta nagusi izan zen helmugan (11.01,58); Tolosaldea hamalau segundora iritsi zen.
Era horretara, Donostia Arraun Lagunak-ek bandera jaso zuen eta Nortindal Donostiarra, aldiz, seigarren izan zen.
Sailkapen orokorrari dagokionez, Aiora Belartieta kide duen Lugañenek ez du hutsik egin ligan eta lehiaketako buru da 64 punturekin; Enara Arrutiren Nortindal Donostiarra, aldiz, zortzigarren da 18 punturekin eta Zumaia Delteco puntu batera du.