Hilaren 23an, Lasarte-Oriako palistak K1 mailako finalerdi eta finalak lehiatu zituen.
Finalerdiko jaitsieran lehen atetik azkenera ederki borrokatu zuen olipiar dominadunak eta jaitsiera garbia eginez seigarren sailkatu zen finalera (98,13).
Azken lehian, kanaleko lehen zatian haizeari egin behar izan zion aurre Chourrautek. Hala ere, saio ona egin zuen akatsik gabea eta 97,05 markarekin, dominetatik bi segundora geratu zen herritarra. BAT Basque Teameko kideei azaldu modura: "Jaitsiera azkarra zela uste nuen. Baina gainerako lehiakideak ere oso azkar jaitsi dira eta azkenean, zazpigarren sailkatu naiz".
Bi egun geroago, Kayak kroseko proba izan zuen Lasarte-Oriako ordezkariak. Lehen kanporaketa ongi gainditu zuen herritarrak, baina finl zortzirenetan Lin Chen txinatarrarekin erremonte batean borrokan ari zela denbora galdu eta txapelkatik kanpo geratu zen.
2028ko Olinpiar Jokoak
Munduko txapelketa 2028ko Los Angeleseko Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko baliagarria izan da. Chourrautek narbarmendu modura, lan zaila izango da plaza bat eskuratzea: "Oso zaila izango da plaza eskuratzea, gainera nominala da. Sei herrialdek eskuratuko dute kuota. Txapelketa honetan bost hoberenak izango dituzte kontuan".
Hala ere, oraindik zortzi lehia gehiago izango dituzte kirolariek puntuak eskuratzeko eta lasarteoriatarrak "43 urterekin lehiatzen jarraitzeko grina" du: "Ilusio handia dut ahal den hoberena eman eta plaza horietako bat lortzeko".