Pintxoz pintxo egindako bidea

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 25a

Santa Ana eta San Joakin egunaren bueltan antolatu dute 'Santa Ana pintxoa' ekimena. Herriko sei establezimenduk parte hartu dute. 

Ohiko legez, bi jakiz baliatu izan behar dira sukaldariak mokadua preparatzeko, hots, bakailaoaz eta piper gorriez ala berdeez. Pauta horri jarraituta, orotariko pintxoak antolatu dituzte herriko sei tabernek: Oria Txiki, Arima, Arkupe, Bar Lasarte, Herriko etxea, Buenetxea. Batzuek soiltasunetik abiatu dira, eta bi elementu horiekin bakarrik kozinatu dute. Beste batzuek, aldiz, osagai ezohiokak erabili dituzte; hala nola, platanoa. Dena den, goxo-goxoak izan dira denak, eurak probatu dituzten lasarteoriatarrek aldizkari honi jakinarazi diotenaren arabera. 

Sabelak ederki beteta, egun handiko ospakizunetarako, bihar hilaren 26rako, gogotik preparatzen hasiak dira herritarrak.