Mantentze lanak direla eta, kirol instalazioak itxita

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 24a

Urteroko mantentzen lanak direla eta, Lasarte-Oriako Kirol Zerbitzuak kirol instalazioak hurrengo egunetan itxita egongo direla jakitera eman du

Lasarte-Oriako kirol instalazioek urtero mantentze etenaldi bat egiten dute. Udal Kirol Zerbitzuak itxiera egunen berri eman du erabiltzaileek kontuan izan ditzaten:
  • Maialen Chourraut Kiroldegia uztailaren 27tik, astelehena, abuztuaren 9era itxita egongo da, biak barne.
  • Michelin kirol gunea dagoeneko ez dago erabilgarri eta abuztuaren ean irekiko ditu ateak.
  • Atsobakar kirol gunea, aldiz, abuztuaren 3tik 16ra, biak barne, ez da erabilgarri izango.
Udalak nabarmendu du lanak beharrezkoak direla instalazioak egoera onean mantentzeko eta erabiltzaileen segurtasuna bermatzeko. Eta itxiera egunetan Buruntzaldeko gainerako kirol instalazioak erabili daitezkeela ere gogora ekarri du.