Parte hartzaile guztiek bederatzi partidari egin behar izan diete aurre. Peoi, zaldi, dorrea... bakoitzak bere jokoa eta estrategia eginez, xake mate, taula edo aurkariak amore emanez puntuak batzen joan dira jokalari gazteak. Extremadurako Hugo Perezek eraman du garaikurra bederatzi puntuetatik zortzi eskuratuta.
Herritarrei dagokionez, erkidego ezberdinetako aurkariak izan dituzte taulan gaztetxoek: Nafarroa, Andaluzia, Asturias, Murtzia, Aragoi, Katalunia, Valentzia, Madril, Gaztela-Mantxa, Extremadura, Gaztela eta Leon, Balear eta Kanariar Uharteak. Ederki jardunda, Pedro Garciak sei lehia irabazi eta sei puntu eskuratu ditu eta Vegasek, aldiz, 5,5 p.; bost garaipen eta taulak. Ondorioz, 30. postuan eta 44. postuan amaitu dute txapelketa, hurrenez hurren.