Ezustekoak eta Sousaren hirukoa, Hipodromoan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 21a

'Drago'/Sousa eta 'Light L'Andrielle'/Valle, Donostia Sarian lehian. Arg.: Dabid Argindar.

Donostiako Hipodromoko laugarren jardunaldian abuztuko Urrezko koparako hautagaitzak aurkezteko aukera izan zuten Garda Segurtasun eta Gipuzkoa Kirolak sarietako parte hartzaileek. Faboritoek ez zuten saririk eraman, ordea; ezustekoz 'Nordeste'/Ricardo Nicolas Valle eta 'Drago'/Ricardo Sousa bikoek eraman zituzten, hurrenez hurren. Zaletuen gozamenerako lehia bizia egon zen azken zuzengunean lasterketa guztietan eta Sousak arratsalde bikaina izan zuen hiru lasterketetan garaipena lortuz

European Breeder's Fund sariarekin ireki zuen arratsaldea Sousak. Dragon Force gidatuz buruan ziren Katxarro/Julia Zambudo eta Zelrya/Jaime Gelabert pasa zituen garaipena lortzeko.

Hurrengo lasterketan ere borroka ederra izan zen Master Cath/Sousa eta Capelo/Sikorova bikoen artean. Azken metroetan lehenak gailendu ziren.

Biarritzeko Hipodromoa sarian eta azken metroetan erabaki zen garailea. Zuzengunean lehiakideen taldea ireki eta batzuek ederki mantendu zuten erritmoa. Helmugako 100 metrotara, gainerako kideak gainditu eta Nordeste/R. N. Vallek lortu zuen lehen postua.

Beria eta Cristina Perezek azken 200 metroetan eskuratu zuten Hipotour saria; lasterketako burua hartu eta ongi mantendu zuen postua bikoak helmugaraino.

Eta egunari amaiera emateko, Sousak hirugarren garaikurra lortu zuen Drago-rekin, Gipuzkoa Kirolak saria. Borja Fayos eta Empaque lehen postuan egon arren, 400 metroetara erasoa jo zuen Drago eta Sousak osatutako bikoteak eta erritmo bizian gerturatzen ari ziren Light L'Andrielle/R. N. Valle ongi mantendu zituzten atzean.

Jardunaldiko emaitzak
  • European Breeder's Fund saria Dragon Force/R. Sousa
  • Garda Segurtasuna saria Master Cath/R. Sousa
  • Biarritzeko Hipodromoa Saria Nordeste/R. N. Valle
  • Hipotour saria Beria/C. Perez
  • Donostia Kirolak saria Drago/R. Sousa