Lasarteoriatarrak lehenik Kayak kros lehiari egingo dio aurre, gaur.
Egun bat geroago, K1eko taldeko zein bakarkako kanporaketa probak lehiatuko ditu olinpiar dominadunak.
Eta horiek gaindituz gero, hilaren 23an jokatuko diren finaletan izango da herritarra.
Lehiaketa hau garrantzitsua da; 2028an Los Angelesen jokatuko diren Olinpiar Jokoetarako txartela eskuratzeko lehen txapelketa baliagarria da. Gainera, kanala hobeto ezagutzeko ere baliatuko du bidaia herritarrak; hori izango baita eslalomeko egoitza aipatu jokoetan.
Lehiaren jarraipena egiteko klikatu hemen.