Hausnartzeko eta informatzeko ibilaldia

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 19a

Argazkia: LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanblada

Andatza mendira txangoa antolatu zuen LOGA Lasarte-Oriako Gazte Asanbladak, larunbat goizean. Okendo plazatik abiatu zen gazte kuadrilla, eta  parada egin zuten, Zubietako edifizioaren inguruan, erraustegiari buruz mintzatzeko, Fernando Amerirekin batera. Bazkalorduarekin bueltatu ziren.