Lasarte-Oriako Udalak lankidetza hitzarmena sinatu du Espainiako Gurutze Gorriarekin; pasa den den ekainaren 24an Venezuela astindu zuten lurrikara larrien ondoren abian jarritako erantzun humanitarioan laguntzekoasmoz egin dute akordioa. Sinadura ekitaldian Agustin Valdivia Calvo alkateak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotzi Lourdes Acevedo Beldarrainek eta Lasarte-Oriako Gurutze Gorriko presidenteorde Jose Luis Martin Mallok parte hartu dute.
Udalak jakinarazi du aipatu hitzarmena erakundeak nazioarteko lankidetza- eta elkartasun-politikekin duen konpromisoaren barruan kokatzen dela. Hala, ohartarazi du politika horiek 2030 Agendaren printzipioekin eta Garapen Jasangarriko Helburuekin bat egiten dutela, eta hondamendi naturalei erakunde espezializatuen bidez erantzuten laguntzen dutela.
Hitzarmen horren bidez, 6.000 euro emango ditu Lasarte-Oriako Udalak; diru kopuru hori "Venezuelako lurrikarak kaltetutako herritarren premiazko beharrei erantzun humanitarioa" izeneko proiektua finantzatzeko erabiliko da. Espainiako Gurutze Gorriak bultzatutako ekimena da, eta 1,5 milioi euroko aurrekontua du guztira. Esku hartzea Venezuelako Gurutze Gorriarekin eta Gurutze Gorriaren eta Ilargi Erdi Gorriaren Nazioarteko Federazioarekin batera egingo da, kaltetutako herritarren behar larrienei erantzuteko. Egitasmoak 300.000 pertsona ingururentzako laguntza humanitarioa aurreikusten du, hasiera batean La Guaira eta Gran Caracas zonaldeetan, hondamendiak gehien zigortzen dituen zonaldeetan.
Hondamendiaren zenbait datu
Udal ordezkariek gogorarazi dute 7,2 eta 7,5 graduko lurrikarak gertatu dira, eta sekulako larrialdi egoera eragin dute. Kontsultagai dauden zenbait datu ere mahaigaineratu dituzte, hala nola, 9,7 milioi pertsona inguru kaltetu dituela aipatu hondamendi naturalak, gutxienez 589 hildako eta 4.000 zauritu baino gehiago eragin dituela eta ehunka eraikin kolapsatu.
Hori horrela, alkateak adierazi du Lasarte-Oriak beti erakutsi duela horrelako egoeretan erantzuteko gaitasunan. Honako adierazpenak egin ditu : "6.000 euroko aparteko ekarpen honekin dena galdu dutenen ondoan egon nahi dugu, eta Gurutze Gorria tokian bertan egiten ari den lana azkartasunez, profesionaltasunez eta berme guztiekin babestu". Hala, gaineratu du tokiko administrazioek "nazioarteko larrialdi handietan ere ardura dutela".
Hitzartzea baliatu du argitzeko udalaren finantzaketak kaltetutako biztanleentzat funtsezkoak diren jarduerak lagunduko ditu, hala nola, senideen arteko kontaktua berrezartzea, osasun arreta eta arreta psikosoziala, anbulantzia zerbitzuak eta kanpainako ospitaleak, larrialdietan espezializatutako langileak hedatzea eta pertsona zaurgarrienentzako premiazko artikuluak hornitzea.
Gipuzkoako Gurutze Gorriko Lasarte-Oriako ordezkaria den José Luis Martín Mallok ere hartu du hitza. Nabarmendu du horrelako ekimenek agerian uzten dutela "gizartearen inplikazioa eta elkartasuna". Era berean, oso eskertuta agertu da Lasarte-Oriako Udalak egin duen dohaintza ekonomikoagatik: "Zalantzarik gabe, Gurutze Gorria laguntza humanitarioa arintzeko eta tokiko eta herrialdeko ekonomia suspertzeko egiten ari den lanetan jarraitzeko aukera ematen digu".
Laguntzeko bideak
Agerraldia amaitzeko, Lasarte-Oriako Udalak herritarrak, enpresak, elkarteak, erakundeak eta gainerako gizarte eragileak ekimenarekin bat egin eta ekarpenak egitera deitu ditu. Hori horrela, dohaintzak egiteko eskuragarri dauden bideak ezagutarazi ditu:
- Web orrialdea: www.cruzroja.es/colabora
- Telefonoa: 900 104 971
- Bizum bidezko dohaintzak egiteko kodeak:
- SANTANDER 33512
- BBVA 33467
- CAIXABANK 04057
- SABADELL 04048
- BANKINTER 00087
- B. COOPERATIVO 02727
- SMS solidarioa:
- Bidali VENEZUELA 28092 zenbakira 1,20 € emateko.
- Bidali VENEZUELA 38088 zenbakira 3 € emateko.
- Bidali VENEZUELA 38092 zenbakira 6 € emateko.
- Banku-kontuak:
- SANTANDER ES44 0049 0001 5321 1002 2225
- BBVA ES92 0181 2370 4600 1002 2227
- CAIXABANK ES28 2100 0600 8502 0196 0066
- SABADELL ES31 0081 5232 2800 0108 4716
- BANKINTER ES75 0128 0010 9701 0012 1395
- B. COOPERATIVO ES86 0198 0500 8020 2205 3421