Elkartu ostean ttipi-ttapa igoko dira bertara. Bidean, Erraustegiaren aurkako mugimendua eta gaur egungo egoera hitzaldia emango du Fernando Ameri-k.
Abuzturako programatu duten aurreneko planak ere naturarekin dute zerikusia. 4an, eguna pasatzera joango dira Leitzaranera. 29an, berriz, Xirimiri elkartean batuko dira eta arratsaldea giro ederrean igarotzeko ekimenak aurrera eramango dituzte, udarako oporraldia zer moduz joan den elkarri kontatzearekin batera. Laster emango dituzte jarduera horiei buruzko xehetasun gehiago euren Instagram sare sozialeko kontuan: @logalasarte.
Egitaraua asteartean ireki zuten, Xirimiri elkartean batu zirenean Bizkarsoro filma ikusteko.