Mendizabal eta Urruzmendi, Santa Ana pala txapelketako finalerdietan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 16a

Santa Ana Pala txapelketa azken fasean sartu da. Hilaren 14an jokatu zen lehen final laurdena. Gaur eta bihar erabakiko dira Mendizabal eta Urruzmendirekin batera hilaren 21eko finalerdietan zein bikote izango diren lehian

Asteartean, hilaren 14an, Loidibarren pilotalekura hurbildu ziren herritarrek Santa Ana txapelketako lehen final laurdenaz gozatu zuten.

Mendizabalek eta Urruzmendik Jauregi eta J. M. Arteagaren aurka jokatu zuten. Lehen bikotea hasieratik aurreratu zen markagailuan eta finalerditarako txartela lortu zuen 25-14 gailenduta.

Gaur beste bi txartel izango dira jokoan. Honakoak izango dira partidak:

  • 16:00etan, Artetxe/Artetxe – Etxezarreta/Sorrondegi
  • 20:00etan, Begiristain/Castro – Ortiz/Carbayeda

Eta bihar, 19:00etan, erabakiko da final erdietako azken bikotea zein izango den; Iparragirre/Astiazaran eta Arrondo/Goikoetxea bikoteen arteko norgehiagoka izango da.

Erlazionatuak

Lehen final laurdenetako tanto bat

Txintxarri Aldizkaria uzt 16, 13:57 Kirola