Donostiako Sustapen saria izan zen garaikur nagusia eta Realeko jokalari Alvaro Odriozolak jaso zuen. Bere zalditegiko Darkava behorrak Ricardo Sousak gidatuta irabazi zuen proba, azken metroetan Queen of Science/Vaclav Janacek bikoarekin lehia estua izan ostean.
Gainerako sarietan ere borroka biziez gozatu zuten zaletuek. Urtinea zein Ayerdi Bitxidensa sariak azken 100 metroetan erabaki ziren eta Onda Vasca saria banatzeko, aldiz, argazkiaren laguntza behar izan zuten epaileek.
Aterpea saria
Lasarte-Oriako Aterpea Merkataritza, ostalari eta zerbitzuen elkarteak lehen aldiz saria babestu zuen udako denboraldian; hirugarren lasterketa. Udaberriko sasikoan azken urteetan ohiko bihurtu da sariek elkarteko kideen izena eramatea; oraingoan elkarteak lehengoz banatu zuen garaikurra eta Sweet Wish eta Evelyn Rodriguez izan ziren garaileak.

Bugatiko bihurgunea iristean taldea ireki zen eta hainbat ziren burua eskuratzeko lehiatzen ari ziren aurkariak. Marratik 300 metrora Sweet Wish eta Rodriguezek erasoa jo zuten eta jarraitzaileengatik aldenduz, proba irabazi zuen.
Honakoak izan ziren sarietako garaileak:
- Urtinea Loreak saria Born to Bright/V. Seguy
- Onda Vasca saria Rastrellaire/M. Mora-Figueroa
- Aterpea Saria Sweet Wish/E. Rodriguez
- Ayerdi bitxidenda saria Nat Impact/V. Seguy
- Donostia Sustapena saria Darkava/R. Sousa