Karmengo Jaiak ospatuko dituzte Orian bihar

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 15a

Plazido Mujika plazan eta Karmengo Amaren kaperan ospatuko dituzte Oriako karmenak. Udaleko Kultura saileko kideek herritar guztiak animatu dituzte parte hartzera, festa hori "elkar ezagutzeko eta auzoetako bateko tradizioa bizirik mantentzeko". Biharko giroa "hurbila eta familiakoa" izango dela nabarmendu dute.

Egitaraua

  • 09:30ean, txistularien eta trikitilarien diana.
  • 12:00etan, meza.
  • 13:00etan, Xumela koruko kideek girotutako luntxa.