Intzako Maiz eta Jauregi, Jolas Etxa txapelketako garaile

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 15a

Intzako Iparragirre, Maiz eta Jauregi, Jolas Etxea txapelketako saribanaketan. Arg.: Jolas Etxea txapelketa.

Añorgako auzoan (Donostia) Karmengo Jaiak ari dira ospatzen eta egitarauaren barruan, hilaren 12an, Jolas Etxea txapelketako finalak jokatu ziren. Txapelketa ekainean hasi zen eta kanporaketaz kanporaketa Intzako hiru kide iritsi ziren finaletara. Final zirraragarriak izan ziren

Kadete mailan, Intzako Oier Jauregi eta Ekhi Maiz izan ziren borrokan. Añorgako Mintegi eta Izurungo Ezkurra izan zituzten aurrez aurre eta partida estuan 22-20 irabazi zuten.

Emakumezko promesa mailan, aldiz, Itsaso Iparragirre herritarra Lapkeko Arratibelekin bat egin zuen lehiaketa jokatzeko. Finalean, Ziotzako Arrutirekin eta Oiarpeko Galardirekin neurtu zituzten indarrak. Herritarrak eta bere kideak ongi jokatu arren, aurkariak 15-22 gailendu ziren.

Hiru pelotari horietaz gain, Jon Pello Artetxe ere izan zen lehian senior mailan Aloña Mendi taldeko Iñigo Erlerekin batera. Lehen kanporaketan, gerora irabazle izango ziren Epleko Taberna eta Arangurenen aurka galdu zuten, 16-22.

Maiz eta Jauregi, garaikurrekin. Arg.: O. Jauregi