Oporrak Bakean egitasmoa herrian aurrera eramateko elkartu diren eragileetako ordezkariak, udako udal txokoetako partaide eta begirale talde bat eta Fronte Polisarioa erakundeak Euskal Autonomia Erkidegoan duen ordezkari Moujtar Labuehi bertaratu dira. Azken horrek eskerrak eman dizkie familiei, ordezkari politikoei eta eragileei: "Euskal Herrian beti eman diguzue udara zuekin ederki igarotzeko aukera; eskerrik asko zuen oporraldiak eta denbora librea gure herriko haurrak hartzera bideratzeagatik".