Lasarte-Oriako atletak bikain, Castello-n zein Ordizian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 8a

Eider Redondo, hirugarrena ezkerretik hasita, eta heptatloiko partaideak. Arg.: G. Redondo

Lasarte-Oriako atletek bi hitzorduri aurre egin zietan hilaren 4an eta 5ean. Ostadar SKTko Eider Redondok 18 urtez azpiko Espainiako txapelketan lehiatu zuen; taldekide Iraia Alkorta, Atletico San Sebastian taldeko Nerea Eugi eta Diputacion Valencia CA kide Naroa Furundarena Ordiziako Meeting-ean izan ziren borrokan.

Hilaren 4an eta 5ean, 18 urtez azpiko Espainiako txapelketa lehiatu zen Castellón (Valentziako Erkidegoa). Talde-urdin beltzeko Eider Redondok heptatloi proba lehiatu zuen eta proba ezberdinei egin zien aurre bi egunetan: 100 m. hesi, 200 m. eta 800 m. lasterketak, altuera jauzia, luzera jauzia, pisu jaurtiketa eta xabalina jaurtiketa.

Proba batzuetan lehen postuetan izan zen herritarra eta altuera jauziko (1,59 m.) zein 200 m. (26,23) lasterketako markak ondu zituen.

Guztira 4.530 puntu batu eta bere marka pertsonala hobetu zuen; seigarren amaitu zuen lehia.

Ordiziako Meeting-a

Ordizian ere izan zen lehia, hilaren 4an, X. Ordizia Meeting- Jose Antonio peña oroimenezkoa. Ostadar SKTko Iraia Alkortak, Atletico San Sebastian taldeko Nerea Eugik eta Diputacion Valencia CA kide Naroa Furundarenak parte hartu zuten lehiaketan.

100 m. lasterketako finalean bi herritar izan ziren: Alkorta eta Eugi. Finalerdietan, Donostiako taldeko kideak bere marka ondu zuen, 12,17 eginez; urdin-beltzak, aldiz, bere denboraldiko marka berdindu zuen (12,34). Finalean, Alkorta laugarren sailkatu zen eta Eugi ,aldiz, bosgarren izan zen. 

Furundarenak luzera jauziko proba lehiatu zuen eta denboraldiko marka hobetuz (5,58 m.) laugarren postua eskuratu zuen.