Ezustekoak, Hipodromoko Udako denboraldiko bigarren saioan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 7a

Laugarren lasterketan, sudur batengatik irabazi zuten saria 'Half Moon Rising' eta Juan Cruz Diestrak. Arg.: Dabid Argindar.

Donostiako Hipodromoan lasterketek berriro hartu dute pista. Hiru asteko etenaldiaren ostean, Udako denboraldiko bigarren jardunaldian bost lasterketaz gozatu ahal izan zuten zaletuek. Belle Epoquera ere egin zen atzera begirada

Zuzengunean lehia handiak ikusi ahal izan ziren. Laugarren sarian, esate baterako, sudur batengatik eraman zuen garaipena Half Moon Rising eta Juan Cruz Diestra bikoak; Beria-Alejandro Gutierrez Val eta Something-Jose Gomez aurkariek ez zioten erraz jarri.

Eta ezustekoa eman zuten ere Mr Alan eta Pablo Labordek Fegentri Munduko txapelketa sarian.  Faboritoei gailendu zitzaien bikoa; Bugatiko bihurgunean buru jarri eta distantzia hartuta iritsi ziren helmugara.

Jardunaldiko erabazleak honakoak izan ziren:

  • Al Wukar- Valmodomus eta La Faisanera zalditegiak saria Narcea/A. Gutierrez Val
  • Fegentri Munduko txapelketa Mr Alan/P. Laborde
  • Belle Epoque (1916) - Kresala saria Liberty Bleu/V. Alonso
  • Haras de Lujan - Jose Luis Cano saria Half Moon Rising/J.C. Diestra
  • Donostia San Sebastian Turismo saria  Katalina/A. Ramirez

Bestalde, Kresala elkarteko kideek Belle Epoque garaia ekarri zuten gogora euren jantziekin.

Arg.: Dabid Argindar.

Hurrengo jardunaldia, hilaren 12an izango da 17:30etik aurrera eta besteak beste, Aterpea edo Donostia sustapena sariak lehiatuko dituzte zaldi, behor eta jockeyek.