Donostia Arraun Lagunak, Bilbon eta Zierbenan ere garaile

Txintxarri Aldizkaria 2026ko uztailaren 7a

Donosti Arraun Lagunak, Petronor bandera altxatzen. Arg.: A. Arrizabalaga/Euskotren Liga.

Madriletik Bizkaiara egin zuen hilaren 4an eta 5ean Euskotren Ligak Bilboko Bandera eta Petronor Bandera lehiatzeko. Bietan Donostia Arraun Lagunak izan zen garaile eta ligako buru da

Hilaren 4an, Bizkaiko hiriburuan ibai izan zen estropada eremua. Erlojupeko moduan jokatu zen saioa eta bi txanda izan ziren; lehenean Nortindal Donostiarra eta bigarrenean Donostia Arraun Lagunak izan ziren borrokan.

Bantxa lehena izan zen uretaratzen eta ez zuen erreferentziarik izan. 11.07, 52 marka eginez, zortzigarren izan zen.

Lugañeneren kasuan, aurkari zuzena zen Tolosaldearen denbora (10.56,00) zuen gainditzeko eta ederki egin zuen. Ziabogan denborarik onena (05.46)  finkatu zuen Aiora Belartietaren ontziak eta helmugan 10.49,72 eginez, irabazi zuten.

Hurrengo egunean, Zierbenan izan zuten hitzordua eta ohiko formatuan lehiatu zen bi txandetara.

Lehen txandan izan zen Enara Arrutiren Nortindal Donostiarra eta horren batera, Astillero Eneryt Servicios, Zumaia Delteco eta San Juan MO Valves. Bantxako kideak itsasoan ongi moldatu ziren eta seigarren postuan sailkatu ziren (11.01,14).

Bigarren txandan, Tolosaldea AK, Hibaika Jamones Acin, Orio Orialki eta Donostia Arraun Lagunak aritu ziren arraunean. Hasieratik Lugañenek hartu zuen burua estropadan eta ongi mantendu zuen postua; 10.48,02 markarekin eskuratu zuen bandera.

Ligako eskifaiek ez dute atsedenik, hilaren 11n eta 12an, Castro-Urdiales (Kantabria) eta Orio izango dira lehiako eremuak.