Uztaila iritsi da eta horrekin batera Gipuzkoa futbolez betetzen duen Donostia Cup txapelketa hasi da. 32 herrialdeetako 910 talde lehian izango dira gaurtik hilaren 12ra arte eta horien artean, Texas Lasartarra CFko lau talde eta Ostadar SKTko hiru izango dira.
Taldeen jarraipena egiteko, kuadroko esteketan klikatu:
|
Texas Lasartearra CF |
Ostadar SKT |
Lasarte-Oriako ordezkariek gaur eta bihar artean jokatuko dituzte multzoko lehiako lehen partidak eta bakarrak etxean jokatzeko aukera izango du; B16 mailako Texas Lasartearrak asteazkenean, 20:00etan, Michelin kirol gunean Elite Fut Academy katalana izango du aurkari.
Zelaietan jokoan
Herriko taldeez gain, Michelin eta Atsobakar kirol guneko zelaiak Donosti Cupeko egoitza izango dira. Gaur Michelin kirol gunean izango dira neurketak; asteazkenetik ostiralera, aldiz, bietan. Lehen partida galerain ikus daitekeen, Zurriola ikastola eta The English School taldeek jokatu dute.
Multzo ezberdinetako partidez gozatzeko aukera izango da astelehenean, asteazkenean eta ostegunean 11:00etan eta arratsaldean, 17:50ean, 18:55ean eta 20:00etan. Ostiralean, Champions Leagueko B14 mailako kanporaketak izango dira goizean; 09:00etan, 10:00etan, 11:15ean eta 12:15ean.