Giro ederra izan zen Maialen Chourraut kiroldegian ekainaren 25ean. SPJ txapelketako finala eta hirugarren postua izan ziren jokoan.
Arratsaldea hirugarren postuko lehiarekin hasi zen, Lennon Barber Shop eta Goruntz FC. Lehia handia egon arren, Goruntz FCk ongi baliatu zituen sortutako aukerak eta 0-3 gailendu zen.

Eta lehiaketari amaiera borobila emateko final zirraragarria izan zen; Baltasartxoren semeak FT eta Benta Birrasek ederki sufritu zuten.
Neurketa berdindua izan zen. Bi taldeak ederki mugitu zuten baloia erasoan eta defentsa lana ona ere egin zuten. Baina araututako denbora binako berdinketarekin amaitu ostean, penaltietara iritsi ziren.
Nekea eta urduritasunari aurre egin behar izan zioten jokalariek eta Benta Birraseko kideek hobetu kudeatu zuen egoera bost jaurtiketa sareratzean; Baltasartxoren semeak FT-ek lau sartu zituen. Ondorioz, SPJ txapelketako III. edizioko garaikurra altxa zuen Benta Birrasek.