Buitrago de Lozoyako (Madril) urtegian lehiatu zen ekainare 28an Euskotren Ligako lehen saioa.
Ezohiko formatua izan zuen isasotik kanpoko lehiak; binakako erlojupekoa izan zen eta ibilbideari bi itzuli eman behar izan zizkioten ligako parte hartzaileek. Banaketa egiteko iazko sailkapena izan zuten kontuan. Ondorioz, Enara Arruti herritarra kide duen Nortindal Donostiarrak San Juan izan zuen aurrez aurre eta Donostia Arraun Lagunak-ek, aldiz, Tolosaldea izan zuen aurkari.
Lehen lehian arrosek hasieratik aurre hartu zuten eta Bantxa-ko kideek ezin izan zuten ezer egin. Sailkapenean zortzigarren postuan sailkatu zen, 14.57,76 denborarekin.
Donostia Arraun Lagunak eta Tolosaldearen lehia, bestelakoa izan zen. Bi ontziak indartsu atera ziren lehiara eta estu iritsi ziren lehen eta bigarren ziabogara. Hirugarrenean, ordea, Tolosaldeak arazoak izan zituen eta Donostiako eskifaiak ongi baliatu zuen egoera buruan iritsi eta denborarik onena egiteko, 14.26,48.
Asteburu honetan, hilaren 4an eta 5ean, lehiak darra Bizkaia aldean; Bilboko Bandera eta Petronor Bandera izango dituzte jokoan Euskotren Ligako partaideek.