San Pedro egunetako itxialdia eta udako ordutegia kirol instalazioetan

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 25a

Arg.: Lasarte-Oriako Udala.

San Pedro Jaiak direla eta, kirol instalazioak itxialdiak izango dituzte hurrengo egunetan. Uztailaren 1etik aurrera, gainera, udako ordutegia jarriko da martxan

San Pedro Jaietan murgiltzeko gutxi falta dugu eta Udal Kirol Zerbitzuak kirol instalazioak egun batzuetan itxita egongo direla jakitera eman du.

Maialen Chourraut kiroldegiari dagokionez, hilaren 26a arratsaldean, 27a, 28a eta San Pedro egunean, 29a egun osoz ez da erabilgarri izango; Michelin eta Atsobakar Kirol guneak, aldiz, aipatu lau egunetan.

Bestalde, jaiak amaitu eta hurrengo egunean, uztailaren 1ean kirol instalazioetan udako ordutegia ezarriko da irailera arte:

  • Maialen Chourraut kiroldegia:
    • 07:00-13:00 eta 16:00-22:00 - lanegunetan
    • 09:00-14:00 - larunbatetan eta igandetan
  •  Igerilekua: 
    • 07:00-12:30 eta 16:00-21:30 - lanegunetan
    • 09:00-14:00  - larunbatetan eta igandetan
  • Michelin eta Atsobakar kirol guneak:
    • 10:00-12:30 eta 17:00-22:00 - lanegunetan
  • Bulegoa:
    • 10:00-12:30 - lanegunetan