Finalerdietan urdin beltzen derbiari aurre egin ostean, A taldeak finala jokatu zuen Aidean ZKE Aren aurka, hilaren 13an, Bidebietako kiroldegian (Donostia).
Partida serioa egin zuten Ostadar SKTko kideek. Erasoan fin egon ziren eta defentsan ere sendo egon zen. Emaitzak islatzen duen modura, Lasarte-Oriako ordezkariak Zarautzi ez zion aukerarik eman; hiru setetan nagusi izan zen, 25-10,25-9 eta 25-17.
Era honetara, ikasturte bereziari eman dio amaiera sailak, Euskal Ligako taldea maila nazioalean egoteko lehiatu du eta hainbat mailatan lehen postuetan izan da.