Eguzki AFko kideek Gipuzkoako slekzioarekin lehiatu ziren, hilaren 7an, Gasteizen jokatu zen Euskal Autonomia Erkidegoko zein Nafarroako taldeen arteko lehiaketan.
Infantil mailako taldean Unai Berasategi, Danel Gomez, Josu Garcia eta Axel Fuertes jokalariak izan ziren borrokan. Horiez gain, Unax Oliva eta Unax Nogales ere deialdiko zerrendan zeuden, baina baja izan ziren Eguzki Andatza Taberna taldearekin Cartagenan (Murtzian) zeudelako Espainiako kluben txapelketako lehen fasean. Arrazoi hori dela eta, Gorka Redondo herritarra bakarrik izan zen taldea zuzentzen; Mikel Escribano Murtzian zegoen.
Gazteenek lauko lehiaketa jokatu zuten Nafarroaren, Bizkaiaren eta Arabaren aurka. Lehen bi selekzioen aurkako lehia estua izan zen, baina Gipuzkoako ordezkariek biak gainditu zituzten. Arabaren aurkako neurketa borrokatua izango zela aurreikusi zuen Redondok —Nafarroa eta Bizkaia arazorik gabe gainditu zituen—, baina jokalariak bikain jardun ziren zelaian eta errenta handiarekin gainditu zuten partida; "topaketako errazena" izan zela nabarmendu du prestatzaileak. Ikus emaitzak beheko koadroan.
Gazteen kategoriako kideek, aldiz, hirukoa jokatu zuten Nafarroa eta Arabaren aurka. Nahiz eta ederki borrokatu Gipuzkoako ezin izan zuen aldeko emaitzarik lortu. Taldean izan ziren Axular Miguelez, Alex Regueira eta Markel Rodriguez; Markel Amenabar ere lehiaketa jokatzeko zen, baina kontu pertsonalengatik ezin izan zen Gasteizera joan.
Kadete taldeari dagokionez, Lasarte-Oriako sei ordezkari (Xuhar Lucero, Telmo Aranzadi, Aimar Rezola, Xabi Lekaroz, Unax Urdangarin eta Ander Macho) zeuden deituak parte hartzera lehiaketan, baina kale egin behar izan zuten Espainiako kluben txapelketako lehen fasea jokatzen ari zirelako, Ourensen (Galizia).
Honakoak izan ziren lehiaketako emaitzak:
| Infantil maila Gipuzkoa 3-2 Nafarroa Gipuzkoa 3-3 Bizkaia Gipuzkoa 12-2 Araba |
Gazteen maila Gipuzkoa 3-5 Nafarroa Gipuzkoa 2-3 Araba |