2026-2027 ikasturtean zehar Lasarte-Oriako Maialen Chourraut kiroldegian eskainiko diren ikastaroa aurkeztu du udaleko kirol zerbitzuak.
Ikasturteko osoan zehar adin ezberdinetarako ikastaroak izango dira:
|
Helduentzako saioak
|
Haur eta gazteentzako areto jarduerak
|
Hauetan izen emateko epea ireki da eta inskripzioa presentzialki eta www.tramiteak.buruntzaldea.eus webgunearen bitartez egin daiteke. Azken aukera hau kiroldegiko abonatuek bakarrik erabil dezakete.
Aurretiko izen ematea
Epe motzeko edo hilabeteko edo hiruhilekoko iraupena duten jarduerei dagokionez, adin guztietarako saioak izango dira: haurtxoen ur jarduerak, haurren igeriketa eskola, helduen igeriketa, haurdunak igerilekuan, haurdunak tatamian eta padel ikastaroak.
Horien kasuan, uztailaren 1ean aurretiko izena ematea irekiko da eta kirol zerbitzuek abonatuei jakinarazi dietenez, email bidez zabalduko dira formularioak.
Era berean, kirol zerbitzuak ikastaro guztien ordutegiak, adinak eta xehetasunak ikusteko, triptiko bat jarri du eskuragarri. Hurrengo egunetan jarduera bakoitzari esteka bat gehituko zaiola jakitera eman du kirol zerbitzuak; bertan klik eginez, jarduera bakoitzaren azalpen fitxa zehatza zabalduko da informazio gehiago eskuratzeko.
Kirol Zerbitzuarekin harremanetan jartzeko bi modu daude: 943 37 61 82 telefono zenbakia edo kirolak@lasarte-oria.eus helbide elektronikoa.