Euskadiko Txirrindularitza federazioak antolatutako Gaztetxoen txapelketako azken proba lehiatu zen hilaren 21ean, Agurainen (Araba). 170 kirolarik parte hartu zuten XXV. San Juan Saria - Iñigo Diaz oroimenezkoan eta horien artean, Andoaingo txirrindulari eskolako Xabat Martin Mariezkurrena, Unai Guisado Sanz eta Dario Gomez Blanco lasarteoriatarrek egon ziren.
Martin izan zen posturik onena eskuratu zuena, brontzezko domina. Lasarte-Oriako txirrindulari gaztea lasterketa buruan joan zen eta erasoren bat ere jo zuen. Baina bost kilometroren faltan Irukiko Aimar Zapiainek ihes egin zuen eta atzeko taldetxoak ezin izan zuen helmugako lerrora arte harrapatu. Taldetxo horretan esprinetan erabaki ziren gainerako postuak eta herritarra hirugarren sailkatu zen, 01.13.42.
Guisadok eta Gomezek, aldiz, taldearen erdigunean zeudela, erorikoen ondoriok pairatu zituzten. Guisadok hamabi kilometrotara egon zen ezbeharrean kolpe bat jasan zuen atzeko gurpilean eta arazoak izan zituen modu egokian jarraitzeko. Ondorioz, atzean geratutako taldetxo batean iritsi zen, 01.23.33.
Gomezek, aldiz, hanka lurrean jarri behar izan zuen. Atzean geratu eta kanporatua zegoela pentsatzera iritsi zen. Motor bati galdetu ostean, proban karraitzen zuela jakin eta azken kilometroetan estututa helmugara iritsi zen, 01.28.12.
Gaztetxoen torneoa amaituta, sailkapen orokorreko buruan berdinketa dago; Martin herritarrak eta Dimaq taldeko Daniel Diaz Bejaranok hemeretzina puntu dituzte.