SPJ txapelketako finalerdiak gaur jokatuko dira

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 23a

Txapelketako partidetako bateko erasoa. Arg.: SPJ txapelketa.

SPJ txapelketa finalerdietara iritsi da. Gaur 19:00etatik aurrera, batetik Baltasartxoren semeak FT eta Lennon Barber Shop, bestetik Goruntz FC eta Benta Birras taldeek osteguneko finalerako txartela borrokatuko dute, Maialen Chourraut kiroldegian

Multzoko fasea amaituta, hilaren 20an Maialen Chourraut kiroldegian zentratu zen SPJ txapelketako lehia;  bigarren faseko kanporaketak hasi zituzten lehiaketan ari diren hamasei taldek eta egun bat geroago jokatu ziren final laurdenak.

Gehienak lehia estuak izan ziren eta guztiak ederki borrokatu ziren lehiaketa aurrera egiteko. Esate baterako, final laurdenetan, penaltietara iritsi La Petoneta eta Benta Birra. Emaitzak honakoak izan ziren:

Final zortzirenak  Final laurdenak
  • Cervatos FC 2-3 Viejas Glorias
  • Baltasartxoren Semeak FT 5-3 Semenpadar
  • Ozeroba 2-3 Lennon Barber Shop
  • Tolhays FC 2-3 La Hansineta FC
  • Astakos 2-4 Puro Vicio United
  • Goruntz FC 3-1 Lesibors
  • La Pertoneta 4-2 Nottingham Miedo
  • Benta Birras 7-2 Amigos De Pecha Futsal
  • Viejas Glorias 3-4 Baltasartxoren Semeak FT
  • Lennon Barber Shop 5-3 La Hansineta FC
  • Puro Vicio United 1-4 Goruntz FC
  • La Pertoneta 2-2 Benta Birras
    * Penaltietan: 1-2

Era honetara, Baltasartxoren semeak, Lennon Barber Shop, Goruntz FC eta Benta Birras taldeek jokatuko dituz gaur finalerdiak. 19:00etan, Baltasartxoren Semeak FT-k Lennon Barber Shopen aurka neurtuko ditu indarrak eta 20:00etan, berriz, Goruntz FC eta Benta Birras izango dira aurrez aurre. Lauak hilaren 25ean, 20:00etan, Maialen Chourraut kiroldegian jokatuko den finalean egoteko lehiatuko dira.