Goizean goiz hasi dira Texas Lasartearra CF klubak antolatutako txapelketak. Guztira hamasei taldek jokatu dute, zortzi kategoria bakoitzeko. Benjaminetan, klub hauek aritu dira: Texas Lasartearra CF, Sanse, Sanse 2, Antiguoko, Martutene, San Marcial, Touring eta Zumaiako. Infantiletan, berriz: Texas Lasartearra CF, Aiztondo, Dumboa, Touring, Touring 2, Touring 3, Antiguoko eta Vasconia.
Goizean, torneoko lehen fasea jokatu da, eta arratsaldean, berriz, finalerdiak eta finala. Talde guztiek bikain jolastu dute, eta lehia estuak ikusi dira, zelaian. Izan ere, benjamin kategoriako Texas CFk Zumaiako aurka norgehiagoka polita jokatu du, eta azken momentura arte, berdinduta izan dira bi ekipoak. Dena den, penaltietan galdu dute lasarteoriatarrek zumaitarren aurka.
Finaletan, alde batetik, Antiguoko eta Touring neurtu dira, infantiletan, eta bestetik, Sanse eta Zumaiako. Biak ala biak estu jokatu dute, eta gol baten abantailarekin eskuratu dituzte aurtengo kopak.