Nesken futbolaz gozatzeko eguna, bihar Michelinen

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 19a

Iazko torneoko partidetako bat.

Texas Lasartearra CFk nesken infantil eta benjamin mailako torneoak antolatu ditu. Bihar goizeko 09:15etatik hasita izango da hitzordua Michelin kirol gunean

Bihar egun osoan zehar bi kategoria horietako neurketez gozatu ahalko dute zaletuek Michelinen.

Zelaia bitan banatuta bi txapelketak paraleloki jokatuko dira. Beraz, alde batean, infantil mailako lehia izango eta bestean benjaminena.

Zortzi talde izango dira lehian txapelketa bakoitzean:

Infantil maila Benjamin maila
  • Texas Lasartearra CF
  • Aiztondo
  • Dumboa
  • Touring
  • Touring 2
  • Touring 3
  • Antiguoko
  • Vasconia
  • Texas Lasartearra CF
  • Sanse
  • Sanse 2
  • Antiguoko
  • Martutene
  • San Marcial
  • Touring
  • Zumaiako

Taldeak bi multzotan banatuko dira lehen fasea jokatzeko eta arratsaldean, 15:15etik aurrera sailkapenen arabera final laurdenak jokatuko dituzte; finalak 17:30ak aldera izango dira. Garaikurra eskuratu eta kirolaz gozatzeko lehiatuko dira talde guztiak.