Igandean guztientzako plana, Familia Ibilaldia

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 19a

Iazko Familia Ibilaldian parte hartze handia izan zen.

Igandean goiz pasa ederra egiteko hitzordua antolatu du Lasarte-Oria Trail Mendi Elkarteak (LOTME), V. Familia Ibilaldia. Buruntza mendira igotzeko aukera paregabea izango dute parte hartzaileek. Ibilaldian inskribatzeko plazak oraindik ez dira agortu. Beroa iragarria dagoenez, aholku batzuk ere eskaini ditu elkarteak  

Lasarte-Oriako V. Familia Ibilaldia hilaren 21ean egingo da. Buruntza mendira igotzeko gonbita egin du aurten LOTME elkarteak eta udalaren laguntza izan du, Tratu On Bat markaren bidez.

Martxa 09:00etarako aurreikusita dago eta izaera ludikoa duenez, ingurune naturalaz presarik gabe gozatzeko pentsatuta dago Buruntza mendiko tontorra igaroko duen ibilbide zirkularra (12,5 kilometro).

Buruntzara bidean Azkorteko baselizan hornidura puntua izango da eta indarrak berritzeko jan eta edana izango dute kirolariek. Mercero plazara itzultzean, hamaiketako txiki batez gozatzeko aukera ere izango dute. Antolatzaileek gogorarazi dute, horretarako korntrol txartela Buruntza mendiko gunean zigilatua egon behar duela.

Horrez gain, parte hartzera animatzen direnen artean opariak zozkatuko dira.

Izen ematea eta txartelak

Martxaz gozatu nahi duten herritarrek elkartearen web orrialdean egin dezakete izen ematea. 

Ibilaldiko parte hartzaileek txartel bat izango dute kontrol modura. Horiek 08:00etatik 09:00etara banatuko dira, Antonio Mercero gunearen ondoan; antolatzaileen mahaian jaso aurretik, ikusgarri egongo diren zerrendak begiratzea gomendatzen dute antolatzaileek.

Gomendioak

Horrez gain, eguraldi iragarpenaren arabera, igandean tenperatura altuak izango direnez, bero-kolpeak saihesteko eta egunaz segurtasunez gozatzeko neurri erabilgarri batzuk gogorarazi ditu elkarteak: