Giro goxoan aurrera eraman dute ekimena. Elgoibarko Brilet musika taldeko kide eta Intxaustiren lagunek akonpainatuta irakurri ditu Intxaustik berak zenbait idatzitakoak. Ez da bera izan, ordea, testuak irakurri dituen bakarra; zeregin horretan aritu dira Izan Inurri elkarteko beste inurri batzuk ere, hala nola, Elenita Guinea eta Sandra Barkaiztegi.
Saioa hasteko, gertukoen babes eta beroa eskertu ditu, baita inurritegiarena ere, eta hain zuzen, horiei guztiei eta Inurritegia zaintzen dutenei eskertzeko baliatu du hitzordua. Horren erakusle izan da baita ere agertokia atondu duen altaretxoa ere.
Bizitzari kanta eginez amaitu zuten saioa.
