Aitana Lazkano errugbi zazpiko Euskadirekin izan zen lehian

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 19a

Aitana Lazkano, baloiarekin metroak irabazten. Arg.: Euskadi Rugby.

Errugbi zazpiko 18 urtez azpiko Erkidegoen arteko Espainiako txapelketa jokatu zen hilaren 13an eta 14an Valladoliden (Gaztela eta Leon). Aitana Lazkano herritarra Euskadiko selekzioarekin izan zen lehian eta Madrilen aurkako partidan zazpikoan izan zen. Ederki borrokatu arren, madrildarrak nagusi izan ziren markagailuan, 0-22.