Gaixotasunak eta izurriak nola prebenitu irakatsiko dute

Txintxarri Aldizkaria 2026ko ekainaren 18a

Plazaolako Landa Eremuan baratzea dutenek eta beste edozein herritarrek parte hartu dezake datorren asteko ostegunean aurrera eramango duten ikastaroan. Gaixotasun eta izurriak saihesteko jarraibideez gain, Furgobaratza zerbitzua emango dutela jakinarazi dute Kimu Bat taldeko kideek. 18:00etatik 19:30era aurrera eramango dute doako jarduera hori.