Naroa Furundarena (Diputación Valencia CA) eta Nerea Eugi (Atletico San Sebastian) herritarrak Iruñean jokatutako Espainiako Kluben arteko finalean parte hartu zuten. Lasarte-Oriako kirolariak kide dituzten taldeez gain, Facsa-Playas de Castellon, Trops-Cueva de Nerja, Super Amara BAT, Grupompleo Pamplona At., Unicaja Jaen Paraiso Interior, eta L’Hospitalet At. aritu ziren borrokan pistan.
Bi herritarrek euren onena eman zuten taldeei puntuak emateko.
Furundarenak jauzi hirukoitzeko proban lehiatu zen eta 12,71 metroko markarekin laugarren izan zen.
Eugik, aldiz, 100 metroko lasterketan (12,22) bere marka ondu zuen eta Atletico San Sebastian taldeko 4x100 m. erreleboarekin bosgarren izan zen. Taldeak ber marka onena ere gainditu zuen.
Proba guztien puntuan gehituta, Furundarena kide duen Valenciak eraman zuen garaikurra (135 p.) eta Donostiako taldea, aldiz, bosgarren izan zen (87 p.).